“COTILLAS” Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok “Txaflas” umorez betetako ikuskizun berria aurkezten digute: “Cotilllas”. Bi gizon lizun eta baldarren papera egiten ari diren aitzakiarekin, lagun hurkoaz barre egitea da haien helburua. Horrela, egoera tragikoenak barre algara geldiezinetan bihurtuko dira; Maitemindurik egotea edo bikotea izatea gauza bera al da?
Badirudi hala izan behar dela, baina… horrela al da benetan? Sexuen arteko desberdintasunak, bikoteak, hirukoteak, animalien mundua, Biblia, historia, inor ez da ez libratuko. Izan ere, txutxu-mutxuka ibiltzea nazio kirola bihurtu da. Gehiago jakin nahi? Bai?
kuxkuxero halakoak!