Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda AEK. Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea
Helduen alfabetatze eta euskalduntzea eta hizkuntza-normalizazioa.
Helbidea: Zapatari kalea
Telefonoa: 945 30 04 08
Harremanetarako pertsona: Joseba Legarza
Bestelakoak: Talde eta mailen araberako ordutegia.
Ikastaroak
- Helduen euskalduntze-ikastaroak (1, 2 eta 3. mailak)
- EGA egiaztagiria eta hizkuntza-eskakizun ofizialak lortzeko ikastaroak.
- Autoikaskuntzako zerbitzua
Beste ikastaro batzuk:
-Euskara familian transmititzeko ikastaroak
-Kolektibo espezifikoei zuzendutako ikastaroak. Moduluak.
- Enpresa eta erakundeentzako ikastaroak:
- Euskararen normalizaziorako planak.
- Prestakuntza-planak:
- Eskaeraren beharrari egokitutako alfabetatze-eskolak.
- Modulu espezializatu eta pertsonalizatuak: bezeroarentzako arreta, administrazioko testuak, kanpo-harremanak,…
Hartzaileak:
- Pertsona helduak.
- Edozein euskara mailatik hasita
- Gurasoak
- Etorkinak, merkatariak,…
- Funtzionarioak, enpresaburuak, langileak. Hirugarren sektorea.
EUSKAL TXOKO:
Euskaraz hitz egiteko eta hizkuntza-normalizaziorako programa.
Euskaldunak eta euskara-ikasleak edozein modalitate eta mailatan.
Jarduerak:
- Astean behin zine foruma.
-Kultura-jarduerak: Antzerkia, bertsoak, umorea,…
- Asteburuko saio trinkoak.
- Mintzalaguna: euskaldun batekin astean behin elkarrizketan jarduteko aukera.
- AEKko ikasleentzako liburu-mailegua.
- Musika entzun, hemeroteka kontsultatu eta filmak ikusteko aukera.
- Lantegiak: sendabelarrak,… beste batzuk.
Gaur egungo AEKren aurrekari gisa Gau-Eskola sortu zen helduei euskara irakasteko Ikastola zaharreko gelak erabiliz. Era berean, euskal kulturarekin erlazionaturiko kultura-jarduera desberdinak sustatu zituen talde horrek, Olentzero, Santa Ageda, Porrero eta Sorgina (Inauterietan), Korrika eta Ostegun Gizena kasu.
