Alde Zaharra
Alde Zaharra da Aguraingo jatorrizko espazioa, harresiaren barruan zegoena.
Kale eta enparantzetan banatuta dago, iparraldetik hegoalderaino 500 metro luze izanik eta mendebaldetik ekialdera 100 metro. Hegoaldetik sartuz gero, Errege Atea aurkitzen dugu, aldameneko etxez osatutako kale laburra da eta San Joan enparantzan bukatzen du. Kale horretatik bertatik beste hiru kale hasten dira, ezker aldetik Zapatari kalea, hasiera batean San Martin deitzen zena. Erdialdean kale Nagusia eta eskubiko aldean Harategi kalea. Azkenengo hori, Santa Clara enparantzarekin hasten da. Hirurak iparraldeko muturrean topatzen dira, eliza eta Andra Maria zelaia dagoen lekuan. Kale nagusia eta harategi kale enartean Andra Maria plaza dago. Hainbat kantoik edo kale estuk gurutzatzen dute alde historikoa eta bitan zatitzen dute. Andra Maria auzoa iparraldean eta San Joanekoa hegoaldean. Lau kantoiko plazan dago banalerroa eta bertan bi hodietako iturria dago. Horrela deitzen da hodi bakoitza auzo ezberdin baterako zelako. Etxe gehienak beste bati atxikituak daude baina horien artean aurki daitezke ere hainbat jauregi eta putzuak dituzten baratzeak edo lorategiak dituzten etxeak. XX.mende hasieran instalazio elektrikoa eta ura garraiatzeko burdinezko hodien instalazioa egin zen.
1975.urtean eremua Multzo-historiko izendatu zuten.
