Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Aniturri instututua. Bigarren hezkuntzako ikastetxea
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa.
D irakasteredua. Helbidea: Galzar 4
Telefonoa: 945 30 04 00
Harremanetarako pertsona: Begoña Letona eta Jose Luis Erdozia
Faxa: 945 30 01 79
Helbide elektronikoa: 010046aa@hezkuntza.net
Web-orria: http://www.euskalnet.net/ianiturri
Bestelakoak:
Zerbitzuak: jangela eta garraioa.
IKASKUNTZA
FORMALA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
12-14 eta 14-16 urte
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa: Batxilergoa
-Teknologia-batxilergoa
- Giza eta gizarte-zientzien batxilergoa
- Natur eta osasun-zientzien batxilergoa
16-18 urte
Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) Lehen eta bigarren zikloak
Hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzat.
EZ-FORMALA
Drogazaletasuna prebenitzeko programa
- Ikasleak
- Ikasleen gurasoak.
- Irakasleak
INFORMALA
-Enpresa-bisitak. Kultura-bidaiak. Erakustazoketara joatea.
- Literatura-lehiaketa: DBH eta Batxilergoa (euskara eta gaztelania).
- Olinpiada matematikoa: 15 egunero gai matematikoak, sari-banaketarekin.
- Euskara: euskara erabiltzearekin erlazionaturiko jarduerak beste esparru batzuetan: barnetegiak, kontzertuak, hitzaldiak.
- Ikastetxeko urtekaria.
HISTORIA ETA BILAKAERA
Institutuan gaur egun eskaintzen den prestakuntza duela 20 urte inguru hasi zen bi zatitan: Lehengo Merkataritza Eskolako LH eta Ramiro de Maeztu Institutuko BBB, biak Gasteizko ikastetxeak. Hasieran Sagarmin kaleko futbol-zelaiaren aurreko instalazioetan kokatzen ziren eta ondoren Fraile Klaretarren instalazioetara aldatu ziren. Ematen ziren ikastaroak Ebaketa eta jantzigintzakoak eta Metalaren Mekanizazioko adar desberdinetakoak ziren A ereduan. Lautada guztiko ikasleak joaten ziren bertara.
Beranduago, IEE deituriko hezkuntzaren erreformarekin ikasleak Sakanako gazteekin ugaritu ziren, ikasketa horiek eskaintzen zituen hurbileneko ikastetxea zelako. Ikasle horietariko askok eragindako euskarazko ikasketen eskaeraren ondorioz, D eredua ezarri zen, Pedro Lope de Larrea Ikastolatik zetozen ikasleen kopurua horretarako ez baitzen nahikoa.
Ikasleen ugaritze horren ondorioz, instalazioak zaharkituta geratu ziren. Ikastaro zaharrak Klaretarretan mantendu ziren eta IEEko eskolak Udalak lagatako gasolindegiaren aurreko lokaletan eman ziren. Garai hartan, aurreko ikastetxeetatik independizatzea lortu zuen.
Horrela jarraitu zuen 1990. urtera bitarte eta urte horretan Aniturri institutuaren instalazioak eraiki ziren. Izen hori hiribilduko eta tokiko antzinako sarreretariko baten toponimoari dagokio. Bertan bildu ziren IEEko eta Lanbide Heziketako ikasketak.
Ikastetxe horretan hezkuntzak hainbat aldaketa izan ditu. LOGSEren Erreformarekin hasi zen, Natur eta osasun-zientzien batxilergoa, Teknologia-batxilergoa eta Giza eta gizarte-zientzien batxilergoa ezarriz; eta Mekanizazio bidezko Produkzioko Goi Mailako Heziketa Zikloarekin eta Erdi Mailako birekin. Erreforma horren ondorioz Sakanako ikasleak ez ziren ikastetxe horretara joaten eta horrek jaiotza-tasa baxuarekin batera matrikulazio-kopurua murriztu du.
Erreforma hori ezarri ondoren eta DBHko ikasturteak eskainiz A, B eta D ereduak ezarri ziren zegoen eskaera desberdinaren ondorioz, Araiako (B eta D), Pedro Lope de Larrea ikastolako (D) eta Marcos Sagasti eskolako (A eta B) ikasleak etortzen baitziren. Gaur egun eskaintzen den eredu bakarra D eredua da. Era berean, Lanbide Heziketako Zikloak desagertu egin dira, nahiz eta 2002-2003 ikasturtean Soldadura eta Mekanizazioko ikastaro bat jarri zen martxan DBH amaitu ez zuten pertsonentzat. Gaur egun ez da existitzen.
Ondokoak izan ziren 2004-2005 ikasturtean egin ziren jarduerak:
- Bertsolaritza
- Barnetegia
- Irteera kulturalak, museoak, erakusketak,…
- Kirol irteerak, golfa eta eskalada
- Lan-arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldiak
- Enpresetara bisitak
- Ikastetxera bisita musikalak
GURASO ELKARTEA
Lehena lanbide-heziketa eskaintzen zen Institutu politeknikoko ikasleentzat eskatu zen.
Sorrera-urtea: 1985
