Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Arabako Zeramika
Ceramica Alavesa lantegia 1912an sortu zen. Azulejo artistikoak egiten zituzten.
1912. urtean Ceramica Alavesa enpresa sortu zuten Agurainen Dimas Ugarte Merinok, Vidal Sanz Echeverriak, bere koinatuak eta horien lagun eta senideen talde txiki batek. Dimas aguraindar ekintzailea zen eta beste batzuen artean Olaztiko Cementos Porland sortu zuen. Cementos Porland Dimasen aitak, Eduardo Ugarte Urigoitiak, Araian zuen irin fabrikaren eraginez sortu zen. Ceramikak azulejuak egin zituen hasieratik. Urte batzuk enpresaren zuzendari lanetan aritu ondoren Dimasen lekua, bere semeak, Jose Ugarte Berraondok hartu zuen.
Jose Ugarte, Pepe, Frantzian hezitako zeramikari ospetsua izan zen. Bartzelonan bere espezialitateko irakasle aritu zen eta Ceramica Alavesa enpresan zuzendari kargua izan zuen 40. hamarkadan itxi zuten arte; esmalteetarako materiala inportatzeko zailtasunak topatu zituztelako. Zeramikako produkzioa urte batzuk geldirik egon eta gero, enpresa Alvaro Estornellen familiaren eskuetara pasa zen; Ondakoak (Castello) ziren eta senide batek lehenago enpresan lan egina zen.
Pepe Ugartek ‘UGA’ ezizenarekin sinatzen zuen eta artista apetatsua zen; bere egoera ekonomiko erosoaren ondorioz, bere obra ez da oso oparoa. Hala ere, zeramikako azuleju artistiko gehienak bere eskuek egindakoak edo bertatik pasatakoak ziren eta gaur egun senide edo lagunek dituzten beste hainbat pieza ere egin zituen.
Pepe gogoratzen dut Obdulio Lopez de Uralderen ondoan, beraiekin igarotako udako oporretan. Askotan ostatutik atera behar izaten nuen Obduliok, ‘bizcochos’ deitutako lehenengo erreketako azulejuen gaineko mahai handi batean zegoelarik buztinezko lerrotxoak ziruditenak marrazten, beirategien beruna bezalakoak gutxi gora behera, esmaltearekin bete beharreko eremuak mugatzen eta nire osabak lortu behar zituen koloreak zehazten.
Zeramikako erakusgai gehienak nire amonaren, Carmen UGARTE andrearen etxean daude, Kale Nagusian. Etxeko apaingarri gehienak Obduliok diseinatutakoak eta ‘UGA’k egindakoak dira. Batez ere, azulejuz egindako beheko solairuko zorua eta paretak. Beheko solairuan nabarmentzen ziren egongela, aingeru guardakoen eta igelen itxura zuten ur-iturriz egindako urmaela, eta andaluziako patio baten antza zuen lorategi txikia. Honako hauek nabarmentzekoak dira ere; eskailera, Jose Arruek eta ‘UGA’ren koadroak dituen jangela eta egongela eta bainugela; horietan bietan aurreko guztiaren sekulako eraskusketa baitzegoen.
