Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Arrizalara bisitaldia
San Joan egunean, goizeko 07:00etan, Udalbatza Arrizalaraino zaldi gainean abiatzen da, bertan meza entzuteko. Ondoren Agurainera itzultzen dira.
XVI. mende erdian Arrizalako inguruan Aranako Andra Maria izenarekin ezagutzen zen ermita zegoen, bertan bizi ziren serorak 1601.urtean bizitza zalantzagarria eramateagatik erbesteratu zituzten arte. Ermitaren benetako izena Andramariaran zen baina Ramariaran izenagatik ezagutzen zen. Gaur egun Kruziaran deitzen da eremu hori.
Arrizalako San Esteban elizan dagoen Kristo gurutzefikatua ermita horretakoa zen. Serorak erbesteratu zituztenean ermita eskuz aldatu zen eta Aguraingo Magdalenako ospitaleko komunitatekoa izatera pasa zen, orduan udal jabegoa zena. Horrexegatik mantentzen da ohitura hori eta Aguraingo udalbatza Arrizalara doa zaldiz San Joaneko egunean, aintzinean egiten zen Aranako Andra Mariren bisitaldia gogorarazteko. Horren isla da 1856. urtean Magdalenaren erretaula Arrizalako elizara aldatzea, 1839an Aguraingo udalak bai ospitalea eta baita ermita saldu zituelako. 1870.urtean oraindik Kruziaranen eraikuntza bat zegoen.
