Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Arrosarioko Ama Birjina
Arrosarioko Ama Birjinaren jaia, urriko lehen eta bigarren igandean ospatzen da
Jai hori aintzinean urriko lehen igandean ospatzen zen baina orain asteburu horretan eta hurrengoan ere ospatzen da. Gainera aste horretako asteartean abere azoka antolatzen da. Hasieran jai horiek azokara jende gehiago etortzeko helburuarekin antolatu ziren baina gaur egun garrantzia hartu dute eta azoka bigarren plano batean geratu da.
Ez da beti horrela izan. Urte askoz azoka irailean ospatua izan zen, baina Arrosarioko Ama Birjiniaren jaia urriko lehen igandean ospatzen jarraitu zen. 1853. urtetik aurrera azoka urrira bueltatu zen, jai biak aldi berean berriro ospatzeko.
1853an azoka berriro antolatzen da, urriko lehenengo astean. 1874 eta 1875. urteetan bigarren karlistaldiaren ondorioz azoka bertan behera utzi zen. 1885ean azaroaren 3ra eta 6ra aldatu zen kolera izurri batengatik. 1914 eta 1916an, lehenengo mundu guda zela eta jaiak ez ziren ospatu, baina azoka bai. 1918. urtean gripe izurrite batek azoka eta jaia deuseztatu zuen. 1936an guda zibilaren ondorioz Araban azoka guztiak debekatu ziren.
1853. urtetik aurrera jaiak, azoka barne, urriko azoka bezala ezagutzen dira, baina geroago, Azoka eta Arrosarioko jaiak deitzen hasi ziren, beren alde ludikoari eta Arrosarioko igandeko azokari erreferentzia eginez. Hortik aurrera, jai horiek zaindariaren jai bihurtu ziren. Momentu horretara arte ez ziren existitzen, ekainaren 24an San Joan auzoko jaiak zirelako eta abuztuko 15ean Andra Mariakoak.
Azokak bertan salerosketa ekonomikoak egiten zituen jende asko erakartzen zuen. Beraz, kobratzen zituen zergak zirela eta, udalarentzat onuragarria zen, baita hiribilduaren herritarrentzat ere. Horregatik, hiribildura jende gehiago erakartzearen helburuarekin 1870an erabaki zen azoka eta jaia aldi berean ospatzea.
Ospakizunak igande arratsaldean hasten ziren Arrosarioko Txit Santuaren prozesioarekin, gaur egun desagertua. Astelehen eta asteazkenean, arratsaldean, Andra Mari plazan antolatzen ziren zezenketak. Asteartean abereen azoka egiten zen eta gauean su artifizialak botatzen ziren. Gainera, azokak irauten zituen lau egunetan txistulariek, gaita-jotzaileek, txarangek eta orkestrek kaleak animatzen zituzten. Gauean dantzak hasten ziren hainbat plazetan. Beste ekintza garrantzitsua pilota partidak ziren, gaur egun astearte arratsaldetan egiten direnak. Herri-kirolak ere antolatzen dira oraindik.
