Entzia eta Iturrietako mendieen iparraldeko magaletatik Zadorrako haranera arte doa eta geroago, iparralderantz ere Udalako muinora arte. Itsas mailatik 605 metrora dago.
Honako hauek hartzen ditu barne: alde zaharra, Eras de San Jorgeren errabalak, Eras de Santa Maria eta Eras de San Juan, XX.mendeko hirurogeiko eta hirurogei eta hamarreko hamarkadetan eraikitako auzoak, Apategi etaLangarika bidezidorra, Errotalde eta Urzabal berriak eta berriena Harresi Parkea deitzen dena. Gainera Agurainen barne daude ere, Alangua, Arrizala, Egileor eta Opakua herriak, Ergoiena eta aldamekoak deitutakoak.