Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Azalpena
Aguraingo liburutegia egoitza berrian da dagoeneko.
Liburutegiko egoitza berria, hainbat solairu eta eremuetan banatua, 15000 ale inguruko bilduma du, liburuez gain material berezia (pelikulak, musika CDak, multimedia CDak...), eguneroko prentsa eta argitalpen seriatu dexente dituena bere baitan.
Liburutegiak ematen dituen zerbitzuak honako hauek dira:
- Exterako mailegua
- Liburutegien arteko mailegua
- Hemeroteka
- Kontsulta, erreferentzia eta informazio bibliografikoa
- Ikasteko edota irakurtzeko eremu egokiak
- Lantaldea egiteko gelak
- Erabilera publikorako 4 ordenagailu
- WIFI (Kablerik gabeko Internetera konexioa)
Helbidea: Zapatari, 35 01200 Agurain
E-mail helbidea: agurain-liburutegia@agurain.e.telefonica.net
OHARRA: nahi duenak zerbitzuaren inguruko kexa edota iradokizunen bat egiteko aukera dauka, LAGUNDUIGUZU HOBETZEN atalean, AGURAIN ONen barne.
