Aguraingo Eskualdeko 7 udalerri Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak berreiskuten ari dira.
UDALSAREA 21
Aguraingo Eskualdeko 7 udalerri Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak berreiskuten ari dira.
Udalerri hauek Udalsarea21ek prestatutako Gida metodologikoaren irizpideak modu bateratu batean aplikatzen lehenak izan dira Araban.
Dulantzi, Agurain, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruraitz-Gauna eta Donemiliagako udalerrien Ekintza Planen berreikuste prozesuak martxan jartzeko bilera abenduaren 20an burutu zen.
Udaltalde 21aren lan esperientzia ona izan denez, aro berri honetan Aguraingo Eskualdea osatzen duten udalerrien artean zazpik baliabideak, esperientziak eta kezkak partekatzen jarraituko dute. Hasi berri den prozesu honek politikari eta udal zein eskualde teknikarien parte hartzea izango du. Eraberean, udalerri bakoitzean herritarren parte hartze jardunaldiak egingo dira.
Prozesu hau burutzeko eta Udalsarea 21ek ezarritako metodologia aplikatzeko euskarri tekniko espezializatua izango da. Prozesua amaitutakoan udalerri bakoitzak gizarte eta ingurumen diagnostiko izango du, baita iraunkortasuna eta bizi kalitatea hobetzeko 2012-2020 Tokiko Ekintza Plan berria ere.