Agurainen Urdai Gutxi Elkarteko partaideek jarritako tradizioa dugu hau.
San Joan egunean haurren danborrada ateratzen da jotzera eta urriko festan helduak.
Danborrada Agurainen hasi zen 1971. urtean, emakume zein gizonez osaturiko Euskal Herriko lehenengoa izanik. Lehenago, 1964. urtean danborrada bat atera zen jantzi napoleonikoz eta kantineraz baina ez zuen arrakastarik izan. Gaur egun, Lur-Sagar elkarteak antolatzen du danborrada.
1979tik aurrera, Luis Lafuentek haurren danborradaren ardura hartu zuen karroza bat sortuz. Urtero karroza bat egitearen gastua kontuan izanik, ekintza hori kendu zuten eta diru horrekin jantzi berriak erosi ziren. Ordutik aurrera, karrozak herriko gazteek egiten dituzte danborradatik kanpo eta Udalak antolatzen duen lehiaketan parte hartzen dute.