Agurainek 1848an 1.415 biztanle zituen; 1950ean 2.296; 1986an 3.614 eta azken erroldaren arabera 4.407.
Agurain, ekonomia nagusiki nekazaritzan oinarritzen zen hiria izatetik, industria garapenean oinarritzen den hiria izatera pasatu da. Aipatu garapena graduala izan da. Horrela, XVIII. mende erdialdean zurrategi bat sortu zen (jarduera hau gaur egun arte ailegatu da), eta Hergoienan zenbait teileria. 1850. urterako zenbait zerratoki zeudela eta beste lanbide batzuk mekanizatze bidean zeudela jakin dugu. Garai hartan burdinbidea garapenerako bultzada inportantea izan zen, XX. mende hasieran hiribilduko ate aurretik N-1 pasatzea izan zen moduan. Garai horretan buztigintza berrabiatzea ere (axuleiu artistikoetan espezializatuz) garrantzi handikoa izan zen. XIX. mendeko azken hamarkadan Dionisio Preciado berniz fabrika sortu zen, lana harresi barruan hasiz, geroago, XX. mendean harresitik kanpora joateko, San Martin Larrainetara, hain zuzen ere.
1795 eta 1939 urte bitartean egondako gerrak sufritu arren, Agurain nekazal inguru bateko hiriburu bihurtzen da, astearteetako merkatua, eta nekazaritzatik, basogintzatik eta abeltzaintzatik eratorritako industriei esker (hala nola, irin-fabrikak, zurrategiak edo zerratokiak). Tradizio hau mantentzen da, eta modernizatu egin da patata eta gaztatik eratorritakoekin batera. Arabako lehenengo irin-fabrika Agurainen sortu zen 1848. urtean, aintzinako ur-errota baten gainean. Hala ere, irupen laburrekoa izan zen, 1855ean kolera izurrite batek eta geroago bigarren karlistadak bere gainbehera eragin baitzuten, 1918an jarduera geldiaraziz. Industrializaziorako jauzia, berriz, 60. hamarkadatik aurrera gertatu zen, eta horrekin batera hazkunde demografikoa.
Agurainek 1848an 1415 biztanle zituen, 1950ean 2296, eta 1986an 3614. Azken erroldaren arabera, 4407 biztanle ditu.