Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Eguberria
Kristau jatorriko beste edozein tokitan bezalaxe ospatzen dira Gabonak Agurainen. Hala ere, baditu hainbat berezitasun euskal kulturarekin zerikusia dutenak.
Eliza katolikoak neguko solstizioko eguberriarekin zuen ideia finkoek, sinesmen eta antziniako ohiturak berritzea ekarri zuen. Olentzerok jasotzen du gure artean aintziniako ohitura horiek.
Gaur egungo Olentzero pertsonaia atsegin eta onbera da, baina hori ez da beti horrela izan. Gure artean, gabon-gauan Jesusen jaiotzaren berri ematera menditik jaisten den ikazkina da. Aintziniako pertsonaiaren izaera irrigarri eta pantagruelikoa mantentzen du, baina jada ez da igitaia eskuan, tximinietatik jaisten zena, tximinia zikinak zeuzkaten herritarrei burua mozteko. Hala ere, badaezpada, Agurainen, Euskal Herriko edo Europako beste herrialdeetan bezala, gabon-gau osoan tximinian enbor bat piztuta uzteko ohitura zegoen Olentzero sar ez zedin.
Enbor horri hemen Porrondoko deitzen diogu. Horren arrastoak kontserbatzen ziren, ekaitza zegoenean berriro erabiltzeko, horren keak ekaitzak aldentzen zituela pentsatzen zelako.
Gaur egun, gabon-gaueko afaria baino lehen Olentzero herritik ateratzen da tradiziozko jantziak daramaten gazte eta ume taldeez lagunduta. Honako abesti hau abesten dute:
“Olentzero joan zaigu
Mendira lanera
Intentzioarekin
Ikatz egitera
Aditu zuenian
Jesus jaio dela
Etorri zan karrika
Parte ematera”
Gauean, Olentzerok haurrentzako opariak utziko ditu beren etxeetan eta nondik sartuko da? Tximiniatik, nola ez!
Horretaz aparte, eguberria gure artean modu tradizional katolikoan ospatzen da, errege maguak barne, beraz, aguraingo umeek bitan jasotzen dituzte opariak.
