1991n sortu zen Inma Arroyo zuzendari zelarik. 1995ean Emilio Ipintzak hartu zuen zuzendaritza.
Abesbatzaren errepertorioa zabala da eta honako hauek hartzen ditu barne: erlijio kantuak, kantu profanoak eta nazioartekoak zein euskal folklorekoak. Hainbat emanaldi egin ditu Euskal Herrian, nazio mailan eta beste herrialdetan, Frantzia eta Alemanian alegia.
1992an diska bat grabatu zuten Aguraingo Txistularien Bandarekin batera urte horretako Araba Euskaraz jairako.
Eguzkilore Abesbatzak urtero, eguberrian, otxote lehiaketa antolatzen du eta bertan parte hartzen dute bai abesbatzaren otxoteak berak eta bai beste gonbidatu batzuk ere.