Ekonomia
1960az geroztik, Agurainen industri garapena eman zen. Honek nekazaritza gainditzea ekarri zuen berarekin.
Agurain hiribildua betidanik bere inguruko gune ekonomikoa izan denez gero, zerbitzu azpiegitura bat garatu du, publiko zein pribatua, gaur egun finkatu eta garatu egin dena. Egun, turismoa ere gorantz doan beste faktore ekonomiko bat daukagu.
