Ibilbidea San Joan plazan hasten da eta bertan San Joan eliza ikusteko aukera dugu. Hortik abiatuz Harategi kaletik dihoa ibilbidea, Klaratar mojeen komentuaren zati den San Pedro eliza pasatuz, Andra Maria Landaraino ailegatzeko. Bertan izen berbera duen eliza bisitatu daiteke. Gero, Zapatari kalea hartuz Andraiturri ataria zeharkatuz harresitik kanpo aterako gara eta ibilaldi motza egin eta gero hilerriaren ondoan dagoen Humilladeroko ermitari bisita egin daiteke.Atzerantz bueltatuko gara Zapatari kalea berriro hartzeko Udaletxeraino. Eraikin horren barruan San Martin ermita dago eta udalerriko eraikinik zaharrena da. San Joan eta Santa Maria elizak, harresiaren gainean daudenez, gotor-eliza izaera dute eta beraz, bere ingurabidetik paseatu dezakegu.