Tradizio hori Arabako gazte askorentzat Urtezaharra ospatzeko modua zen eta Arabako herrixka askotan gogoan dute. Duela urte batzuk, aguraindar talde bat ia desagertuta zegoen festa hori berreskuratzen hasi zen.
Lehenbizi, sua pizten zuten eta bertara jaurtikitzen ziren traste zaharrak. Bien bitartean mutil gazteak herrian ibiltzen ziren honakoa abestuz:
Erre pui erre,
quemale el culo a galerre,
erre pui errón
quemale el culo a don Simon
Ospakizun horrek badu zerikusia urtean zeharreko beste su batzurekin, urte berrirako dena garbitzeko asmoa baitu.
Gaur egun txotxongiloa Maduran erretzen da eta, urtetik urtera, bertara hurbiltzen den jendea areagotzen doa.