Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Eskultura modernoak
Izenburua: Euskadi
Egilea: Juan Manuel Campos
Deskribapena: harriz egindako eskultura, Santa Mariako landan, izen bereko parrokiaren aldamenean dagoena. Obra horrek Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroaren arteko lotura adierazten du.

Izenburua: TRANS-FORMACIÓN
Egilea: Jose Zugasti
Urtea: 2002
Deskribapena: forma zirkularreko burdinazko barrak elkarren artean korapilatuta egindako eskultura. Erregearen Atearen aurrean dago, lehengo N-1 errepidearen eta zeharkako bide baten arteko biribilgunea osatuz.
Izenburua: La Mirada del Viento (Haizearen begirada)
Egilea: Imanol Marrodan
Deskribapena: eguzki-energiaz elikatutako eskultura Santa Maria Elizaren aurrean dago, Zapatari Kalea eta Kale Nagusiaren arteko elkargunean. Haizeak bideokamera bat duen haize-orratza mugitzen du. Behean, ikusleak monitore baten bitartez paisaia ikus dezake, haizearen norabidearen arabera.
Kamerak biltzen dituen irudiak denbora errealean Internetera bidaltzen dira. Horrela, erabiltzaileak Lautadako paisaiak ikusi ditzake ondoko webgunean:
Eskultura hori Eduardo Chillidaren Donostiako “Haize orraze” ezagunean inspiratua dago. ARABA sarietako lehen saria irabazi zuen 1997an.

