Agurainek bi hamarkada daramatza herriko kaleetan eskulturak jartzen. Hauek ikusteko egin beharreko ibilbidea oso interesgarria da.
Foru kaletik abiatuta, Errege Ateko biribilgunean Trans-Formación izenekoeskultura daukagu, Jose Zugastik egindakoa. Nafarroarako irteerantz dagoen beste biribilgune batean, berriz, Lalastraren iturri artistiko bat topatzen dugu. Sortu berria den Harresi Parkea auzoko landetan, Pako San Miguelek eginiko zenbait eskultura eta iturri ikus daitezke. Hiri Zaharrean, Santa Maria elizaren aurrean Imanol MarrodánenHaizearen Begirada dago, eta ondoko landetan, Euskadi,Juan Manuel Camposena.