Aguraingo neska bat Euskadiko Txapeldunordea Taekwondon
Ane Miren Beltran de Guevara Borge, otsailaren 28an Etxarrin (Bizkaian) egin zen Euskadiko Txapelketan Euskadiko txapeldunordea izan zen, oilar-pisuko kadete mailan.
Orain, Taekwondoko Euskal Selekzioak deitu du Nazioarteko Openean parte hartzeko. Opena Arrigorrian (Bizkaian) izango da 2009ko martxoaren 7an.
Nazioarteko Openeko kadete mailan parte hartuko duen Euskal Selekzioaren parte dira pasaden larunbateko urre eta zilar guztiak eta ARRIGORRIAGAN egongo dira Euskadiko Selekzioaren koloreak defendatzen. Beste talde garrantzitsuak izango dituzte aurrez aurre, GALIZIA edo NAFARROAKO selekzioak besteak beste. Gainera, EUSKADIra lehenengo aldiz ekarriko diren peto elektronikoak erabiliko dituzte.