Orea egiteko
- 300 gr. irin
- 225 gr. azukre
- 150 gr. gurin
- 40 gr. Royal hazkarri
- 2 arrautza-gorringo
- Arrautza bat
- Pernod txorrostada bat
Betegarria egiteko
- Litro bat esne
- Limoi-azal bat birrinduta
- Limoi erdiaren ura
- Pernod txorrostada bat
- Okaran-pasak
NOLA GERTATU
Orea: Irina pilatu, erdian hutsunea utzita. Beste osagaiak bertara bota, eskuekin nahastu eta ondo landuaz joan gorputza hartu arte.
Pastela: Landu dugun orea moldean zabaldu ore-alperrarekin lagunduta. Betegarria erantsi eta estali hau guztia gainerako orearekin. Tenedorearekin ertzak markatu.
Bestalde, zabaldu berriro orearen azken hondarrak, lauburua egin eta tarta-gainari erdian ipini, apaingarri gisa.
Azkenik, tarta-gaina arrautzarekin igurtzi eta labean sartu 20 minututan 100 gradutan.