Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Euskara Agurainen
Antzina, Aguraingo eta eskualdeko biztanle ia guztiek euskara zuten hizkuntza bakarra.
Gainera, euskal hiztun elebakarrak ziren. Horren isla da 1841. urteko bake epaitegiko aktetan, interprete baten kontratazioa agertzea. Beraz, handia zen garai horretan gaztelania ez zekien aguraindarren kopurua. Joan Perez Lazarragako eskuizkribua, XVI. mende bukaeran idatzita da eta gehiena euskaraz dago. 1867an Luis Luciano Bonapartek egindako euskalkien mapan, Agurain ez da agertzen euskal eremu bezala baina bai Barrundia inguruko herrialde batzuk. Bonaparteren ikerketa ez zen oso zehatza izan zonalde horretan, geroago Ladislao de Velascok 1870.urtean, Barrundiaz gain, Ganboa eta Gebarako udalerrietan euskara hiztunak zeudela argitzen baitu. Gaur egun bi udalerri horiek Barrundia, Asparrena, San Millan eta Zalduonoren barne daude. Pedro de Yrizarrek, 1973. urtean lautadan hiru euskal hiztun bakarrik zeudela dio, Ozetan, Elgean eta Marietan hain zuzen ere. Ordutik aurrera, euskara biziberritzen joan da eta gaur egun Aguraingo herritarren %40 euskara hitz egiten edo behintzat ulertzen du.
