Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Gaur egungo musika
1960ko hamarkadan, Aguraingo Udal Musika Bandako kideak beren musika-taldeak eratzen hasi ziren, adibidez, Los Rivoll´s, Cecilio Lopez de Luzuriaga zela buru.
Nanclares eta Iñaki Peña dantzalekuetan kontzertuak ematen hasi ziren eta beranduago Guten Nacht deituriko musika-taldeko kide izan ziren Luis Mari eta Jose Ignacio Lopez de Luzuriaga anaiekin eta Manolo Lafuenterekin batera, guztiak Aguraingoak.
Beranduago taldea disolbatu egin zen eta kide bakoitza talde desberdinetan murgildu zen.
1970eko hamarkadaren amaieran, zuzeneko musika diskotekengatik baztertzen hasi zen eta festetan bakarrik jotzen zen. Luis Mari Luzuriaga festetako talde horien arte-ordezkaria izaten hasi zen eta Euskal Herri guztian jo zuten.
1979an punkaren iraultza Agurainera indarrez iritsi zen eta hiribildu horretako talderik ezagunena jaio zen, La Polla Record. Bere kideak Evaristo “el flipas”, Sumé, Charly, Garin eta Fernandito eta Abel Murua lehengusuak izan ziren eta 1983an “Y ahora ¿qué?” izenburua zuen lehen diskoa argitaratu zuten. Erreferentzia izan ziren Arabako rock musikan, Hertzainak eta Cicatriz en la Matrizekin batera.
Talde hori punk musikaren ikono izan da Araban eta erreferentzia estatuan eta nazioartean, Alemania, Mexiko eta beste hainbat herrialdetan birak egin zituzten. Gizarte- eta politika-kritikako estiloarekin, gaur egungo talde askoren erreferentzia izan da.
La Polla taldearen arrakastaren ondoren, herrian talde desberdinak sortu dira, horren protesta-kantuaren arrastoa jarraituz. Izen horietariko batzuk Desterrados, Síndrome del Deskontrol, Kaos Etíliko dira. Talde horiek bereizi egin dira eta beren kideek talde berriak sortu dituzte eta gaur egun ezagunenak Kaótiko eta Sioux dira.
