Apirilak 10, larunbata. 20:00etan
Aukeran Dantza Taldea
Aukeran Dantza Taldearen Gernika, 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu ikuskizuna girotzeko
Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko asmoz. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz ere.