Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Hergoienako ondarea
Herriko herrixkek auzo edo ledania izena hartzen dute. Antzina, lau herrixka hauek hartzen zuten lursailak Hergoiena izena hartzen zuen.
Hiribilduko herrixkei (Alangua, Arrizala, Egileor eta Opakua) auzo edo ledania deitzen zaie. Behe Erdi Aroan, lau herrixka hauek hartzen zuten lursailak Hergoiena izena zuen.
Alangua
Herri honi buruzko lehenengo aipua San Millango Burdin Hesiko dokumentuan daukagu, Abulanca izenarekin. Egun, lehenengo zenbakia duen etxean Lazarragatarren armarria dago, narriadura egoeran, aurreko eraikin bati zegokiona. Aipatu eraikina Pedro Lopez de Lazarragarena zen, eta 1565ean teileria bat ipini zuen bertan.
San Esteban parrokia saloi oinplanoa duen nabe bakarrekoa da, harlanduz egindakoa eta horma-bular sendoak ditu. Portada erdi puntuko arkukoa da eta elizpeak babestua dago. Erretaula 1698an Gregorio Larranzek egindakoa da.
Arrizala
San Millango Burdin Hesiko dokumentuan Harrizavallaga izenarekin agertzen da, dirudienez, bertako dolmeni erreferentzia eginez. Alfontso X.ak aginduta, Agurain Hiribildura pasatu zen. San Esteban eliz-parrokiak angeluzuzeneko oinplanoa du, bi tramutan artikulatua dago eta elizburu zuzena du. Elizako hegoaldean sakristia eta dorrea daude, elizpe xume batek banatuak. Erretaula lehen San Lazaro eta Magdalena Ospitaleko kaperan zegoen.
Egileor
Herri honen gaineko lehenengo aipuak San Millango Burdin Hesiko dokumentuan agertzen dira, Heguileor izenarekin. Bertan San Pedro eliza dago. Triangeluar oinplanoko eraikin txikia da, hiru tramutan artikulatua dago eta elizburu zuzena du. Portada erdi puntuko arkukoa da, eta dorreak oinplano karratua dauka eta altuera gutxikoa da.
Opakua
San Millango Burdin Hesiko dokumentuan Opaucu bezala agertzen da. Nafarroako Amezkoak, Arraia, Arana eta Kanpezu haranen eta ekialdeko lautadaren arteko lotune eta pasabidea da. XVI. mendeko gurutzadura bat egon zen, gaur egun Sarrian dagoena. Andra Maria Jasokundekoaren elizak ekialderago zegoen beste bat ordezkatu zuen. Angeluzuzeneko oinplanoa duen eraikina da, elizburu poligonala dauka, eta nabea hiru tramutan artikulatuta dago. Portada erdi puntukoa da, eta goiko partean XVI. mendeko armarri bat dago, non San Juan bildotsarekin, banderola eta lore handietako bordura irudikatuta agertzen diren. Elizaren hegoaldean sakristia eta dorrea daude.
