Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Historiaurreko aztarnategiak
Agurainen ondoko Arrizala herriko sarreran dago, Opakua porturanzko bidean.
SORGINETXE (Arrizala)
Ezin da zehaztu zein datatan aurkitu zen nahiz eta, bere hasierako egitura mantentzen duenez eta bistan dagoenez, Antzinarotik ezagutzen dela ondorioztatzen den. Bere izena, Sorginetxe, Federico Baraibarrek bildutako bere eraikuntzari buruzko kondairarekin lotzen da, zeinak esaten duen “…herrialdeko jendeak esaten du sorginek eraiki zutela harkaitzak gauean goruen puntetan jaitsiz…”.
1890ean J. Apraizek indusketa bat egin zuen eta giza hondarrak eta silexezko gezi baten punta aurkitu ziren. Sei lauzak osatzen dute eta horietatiko bat erorita dago, besteak baino handiago den batek estaltzen du. Mendebalderantz ematen duen leiho bat dago.
ITAIDA MENHIRRA (Entzia mendilerroa)
Entzia mendilerroan, Salvatierra/Aguraingo partzuergoan kokatzen da menhir hori Itaida deituriko gunean. Bertara Opakua eta Urbasa lotzen dituen errepidearen aldamenetik iristen da.
ITAIDAKO TRIKUHARRIA (Entzia mendilerroa)
Entzia mendilerroan menhirretik eta aire zabaleko historiaurreko aztarnategietatik hurbil dago Itaidako trikuharria, oso hondatuta egon ere. 1920an aurkitu zen eta indusketak eginez giza hondarrak, animalien hezurrak eta zeramika aurkitu ziren.
URKIBIKO TUMULUA (Entzia mendilerroa)
Entzia mendilerroan dago Itaidako trikuharriaren aldamenean. Ez dago isolatuta, inguruan beste pilaketa batzuk baitaude. Induskatu egin da osatzen zuten harriak bistan utziz.
KUARTANDIKO TRIKUHARRIA (Entzia mendilerroa)
Entzia mendilerroko lautada baten dago, non pilaketa oso bat eta trikuharriaren antzinako kamerari dagozkien lauza sartuak kontserbatzen diren.
SAN JOANGO TRIKUHARRIA
Erroeta herritik gertu dago eta Opakua Portuko errepidetik iristen da bertara. 1896an Jesús Apraiz eta Dionisio Preciadok aurkitu zuten. Giza hondarrak eta kobrezko arma bat aurkitu ziren.
KAPITARTEKO HARRI ZIRKULUA
Opakua Portuko errepidetik iristen den Erroitegi herriaren inguruan dago hondar arkeologiko hori. Ziurrenik ez zen indusketarik egingo.
LEGAIREKO TRIKUHARRIA
Entzia mendilerroan dago, Legaireko landetan eta Opakuako portutik iristen da bertara. 1919an aurkitu eta hurrengo urtean induskatu zen eta giza hondarrak, zeramika eta silexa aurkitu ziren.
AKARTEKO TRIKUHARRIA
Entziako mendilerroan dago eta 1919an aurkitu zen. Induskatu ondoren silexezko tresnak aurkitu ziren bertan. Gaur egun oinarriz suntsituta dago, nahiz eta zati bat oraindik ere lurrean sartuta dagoen.
LARRAZABALGO TRIKUHARRIA
1913an aurkitu zen eta Entzia mendilerroan dago. Lauzak zutik kontserbatzen dira eta ez du inolako lauza estalirik.
MENDILUZEKO HARRESPILA
Entzia mendilerroaren ekialdean dago eta 1983an aurkitu ondoren induskatu zen. Bertan hezurren hondarrak eta ikatzak aurkitu ziren. Gaur egun bost lauza zutik daude eta horietako bi txikiagoak dira.
GAZTELAMENDIKO HARRI ZIRKULUA
1979an aurkitu eta urte batzuk beranduago induskatu zen, Entzia mendilerroan dago. Silexezko trena desberdinak, zeramikak, leunketak eta ikatza aurkitu ziren.
AITZKOMENDI (Egilaz)
Egilaz herriaren ondoan dago eta N-1 autobiatik ikus daiteke. Nekazari batek 1830 eta 1831 artean aurkitu zuen. Bi zatik osatzen dute, trikuharriak eta tumuluak.
Ganbera gela laukizuzena osatzen duten tamaina desberdinetako 10 lauzak osatzen dute eta horietariko bat trikuharriaren estalkia da.
Trikuharriren inguruko tumulua osagai desberdinetako geruzen arteko harri handien eraztun batek osatzen du.
OBENKUN
Hondar hori Done Bikendi herriko Abitigarra mendian dago, Opakua portutik iristen da Haranarako bidea hartuz. Espazio zabal bat da eta sarrera metro erdi inguruko ahoa da. Bertan giza hondarrak, ebaketa-tresnak eta apainketa aberatseko zeramikazko hainbat elementu aurkitu ziren.
KUKUMA
Aldi Epipaleolitikoko aztarnategia da. 1980 eta 1981. urteen artean induskatu zen eta gune horretako koba batean asentamendu txiki baten hondarrak aurkitu ziren, konbustioa eta tresna mikrolitikoak aurkitu ziren.
