Salvatierra/Agurainen inguruko herrietan trikuharri ugari daude.
Horregatik dakigu gunean historiaurrean giza asentamenduak izan zirela. Entziako mendilerroan historiaurreko 18 hondar aurkitu dira. Hala eta guztiz ere, egoera onean kontserbatu direlako garrantzitsuenak ekialdeko Lautadan kokatutakoak dira: Aizkomendikoa Egilazen eta Sorginetxekoa Arrizalan (hiriari itsatsita). Sorginetxekoa 1890. urte inguruan aurkitu zen eta barruan giza hondarrak eta silexezko piezak topatu ziren.
Historiaurrean okupatutako kobak ere ezagutzen dira, Jentilen koba kasu, Axpuruko Sekilloga mendian menhir bat , aire zabaleko 40 aztarnategi baino gehiago Entzia mendilerroan eta Salvatierra/Aguraindik Sallurtegirako bidean aurkitutako Burdin Aroko hondarrak.