Aguraingo herria Entzia eta Iturrieta mendilerroen ipar hegalean dago, Zadorra eta honen ibaiadarrekin arro txiki bat sortuz.
Hidrografia sarea Zadorrak eta bere adarrek osatzen dute. Zadorra Munainen jaiotzen da, Donemiliaga udalerrian. Hortik hiru kilometroz hedatzen da gero Agurainera sartzeko. Agurainetik sei kilometroko bidea egiten du. Madura, Etxabe, Zaraeta, Urzabal, Salgorri, Iturritxo, Alivio, Santa Barbara, Egilero, Zumalburu errekak eta Los Apostoles ibaia Entziatik Iturrietaraino doaz. Eskuinaldetik Gordoa eta Luzuriaga erreken ura jasotzen du.