Lehenik eta behin, otordu ondorenean janari-hondar guztiak ondo garbitu behar dira, erakarpen-foku baitira inurrientzat; inurriak janari-hondar txikiena geratu den tokira azkar batean hurbiltzen dira. Garbitu eta gorde maskotaren janari-ontzia, inurrien arreta gehien erakartzen duen elementuetako bat baita.
Gaineko sukaldea eta sukaldeko mahaiaren gainazala ozpin eta ur nahasketa batekin (erdi eta erdi) garbitu eta despentsan jarri arrautza-oskolak erdibituta. Zabaldu usaindun iltzeak eta piperbeltz ehotua inurriak ikusitako tokietan. Aipatutako produktu horiek guztiak primerakoak dira intsektu horiek urrunarazteko eta etxean ez dute aurrera egingo. Txortalo eta erramu hostoak ere inurri-uxagarri apartak dira. Intsektu txiki horiek ikusi dituzun tokietan hosto batzuk jar ditzakezu. Neurri horiekin eta etxean janari-hondarrik egon ez dadin etengabe zainduz, segur aski ez duzu intsektizidarik erabili beharko.