San Joan San Joan gaua ekainaren 24an ospatzen da.
Arrizalara bisitaldia San Joan egunean, goizeko 07:00etan, Udalbatza Arrizalaraino zaldi gainean abiatzen da, bertan meza entzuteko. Ondoren Agurainera itzultzen dira.
Jasokundearen ama birjinia Abuztuaren 15ean. Hasiera batean Santa Maria auzoko jaia izan zen. Hurrengo egunean, meriendatxo bat egiten da. Udalak ardoa banatzen du bertaratutakoen artean.
Arrosarioko Ama Birjina Arrosarioko Ama Birjinaren jaia, urriko lehen eta bigarren igandean ospatzen da
Abere azoka Hiribildua sortu zenetik, erregeek ekonomiako eta merkataritzako jardueren garapena lagundu zuten.
San Nikolas XIX. mendeko erdialdera hasi zen ospatzen jai hau, abenduaren 6an.
Eguberria Kristau jatorriko beste edozein tokitan bezalaxe ospatzen dira Gabonak Agurainen. Hala ere, baditu hainbat berezitasun euskal kulturarekin zerikusia dutenak.
Erre puierre Tradizio hori Arabako gazte askorentzat Urtezaharra ospatzeko modua zen eta Arabako herrixka askotan gogoan dute. Duela urte batzuk, aguraindar talde bat ia desagertuta zegoen festa hori berreskuratzen hasi zen.
Santa Ageda Euskal Herriko festarik tradizionalenetariko bat da eta otsailaren 4an ospatzen da.
Inauteriak Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.
Kintoak Antzina soldadutza egitera joaten ziren herriko mutilak agurtzeko jaia zen. Hainbat urtetan ez zen ospatu.
Sallurtegiko erromeria Pazko bigarrena. Salvatierra/Agurainen ospaturiko zaharrenetarikoa da eta 1597. urteko erreferentziak badaude.