Abuztuaren 15ean. Hasiera batean Santa Maria auzoko jaia izan zen. Hurrengo egunean, meriendatxo bat egiten da. Udalak ardoa banatzen du bertaratutakoen artean.
Festa horrek jatorria Santa Maria auzoan du, San Joangoaren moduan, hori ere izen bereko auzoan hasi baitzen. Horrela, nahiz eta biak zegokien auzoetan bakarrik ospatzen diren festa bezala hasi ziren, pixkanaka hiriko festarik garrantzitsuenetarikoak bihurtu ziren.
Bezperako gauean bizilagunek Santa Maria Plazan dantzaldia izaten zuten. Hurrengo egunean plaza horretan askaltzen da eta Udalak bertaratutako guztientzako ardoa banatzen du.