Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Jeiki Dantza Taldea
1990. urtean Jeiki Dantza Taldea sortu zen, ehun bat lagunekin eta udalaren laguntzarekin.
Oso erreferentzia gutxi kontserbatu egin dira Aguraingo dantza tradizionalen gainean. Aintzinean hain inportanteak ziren ezen ez zen espero denboraren poderioz galduko zirenik. Hori dela eta, gaur egun dantza horietako izenak mantentzen diren arren, beren musika zein koreografia ezezagunak dira, salbu bertakoa den “Lezea” izeneko dantza.
Aguraingo jaialdietan parte hartzeaz gain, Jeikik Arabako hainbat herritako festetan hartu du parte, hala nola, Okako Langraitzen, Zalduondon, edo 2008ko Arabako Dantzari Egunean.
