Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Jesus Ruiz Larramendiko (1910-2001)
Arotz-ebanista, txistulari eta etnografoa.
Arotz-ebanista, txistulari eta etnografoa. Agurainen jaio zen 1910eko urtarrilaren 15ean.
Lanbidez arotza izan arren, musika eta txistuarekiko zaletasun bizia erakutsi zuen, baita Hiribilduko historia eta folklorearekin ere. Euskal etnografia eta folklorearen gaineko azterketan jardun zuen, hainbat ikerketa (Agurain aldean, bereziki) Joxe Migel Barandiaranen ikasketa taldearen barruan burutuz.
Hainbat artikulu argitaratu zituen aldizkari ezberdinetan eta, jubilatu zenez geroztik, Salvatierra-Agurain, Destellos de un siglo de historia liburuan jasota dauden datu etnografikoak biltzeari ekin zion. Era berean, Atlas Etnográfico de Vasconia lanaren elaborazioan parte hartu zuen.
2001. urtean zendu zen.
