Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Kale Kantoiko Zeramika Museoa
Agurainen margo lanen aire zabaleko I. museoa egin da.
Gure udalerriko ondare kultural eta artistikoaren zati dira Ceramica Alavesa azulejuen fabrika ohiak egindako apaindurak. Ondare hori biziberritu eta Aguraingo eltzegileen tradizioa gogorarazteko xedearekin Udalerrian sortu dugu zeramikaz egindako margo garaikideko obren lehenengo museoa kalean . Bertan, gure herriko historia eta ohitura kulturalak islatzen dira, Ceramica Alavesa frabrika ohiak erabiltzen zituen irudi geometriko eta landareen irudien bitartez. Ekimen hori martxan jartzeko Aguraingo Udalak ikerketa zabala egin eta Euskal Herriko kultura eta tradizioa irudikatzen duten obren hautaketa burutu du. Obra horiek guztiak Ceramica Alavesa azulejuen fabrikan egin ziren eta egileen artean Obdulio Lopez de Uralde margolaria, Ramiro Arrue eta Jose Arrue daude. Jesus Mª Alegria ‘Pinttu’k diseinatutako proiektua da, bere ‘Lautada’ proiektoaren barruan sarturik.
Santa Klara enparantzan dago kaleko Zeramika Museoaren lehenengo obren multzoa. Baina horiek hasiera bakarrik ez dira. Proiektua guztiz garatuta dagoenean, udalerri osotik zabalduko da eta bisitarientzat ibilbide erakargarria izango da oso.
