Antzina soldadutza egitera joaten ziren herriko mutilak agurtzeko jaia zen. Hainbat urtetan ez zen ospatu.
1998an berriz ezarri zen. Otsailean ospatzen da. Ostiral arratsaldean urte horretan adin nagusitasuna betetzen duten gazteak euskal jantzi tradizionalak jantzita elkartu eta herriko enpresetan eskean ibiltzen dira.
Larunbat goizean herriko etxeetan eskatzen dute eta jarraian mezetara joaten dira lore-opari bat egitera.
Guztiek batera bazkaldu ondoren, kalejiran herri guztian zehar ibiltzen dira txaranga bat lagun dutela eta arratsalde erdian txistorra eta sagardoa eskaintzen dute Santa Maria Plazan. Gauean afaltzera joaten dira eta ospakizunekin jarraitzen dute.