Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Kokapen Geografikoa
Salvatierra/Agurain Arabako Lautadako ekialdean dago ipar-hego norabideko garai luzanga txiki baten gainean.
Hirigune historikoa harresi batek eta eliza-gotorlekuek inguratzen dute iparraldean nahiz hegoaldean. Hala eta guztiz ere, hiribildua harresiz kanpoko auzoetaraino zabaltzen da, adibidez, Eras de San Juan, Eras de San Jorge, Eras de San Martin, Magdalena eta Madura bezalako beste batzuetara eta XX. mendearen erdialdean sortutako beste auzo berri batzuetara, Langarika Bidezidorra eta Urzabal kasu.
Arrizala, Egileor, Alangua eta Opakua herriak ere Udalerrian biltzen dira.
Hiribildua Lautadako erdialdean dago eta zenbait bidek zeharkatutako nukleoa da. Iparraldean Donemiliagako Udalarekin egiten du muga, hegoaldean Andia eta Entziako mendilerroarekin, ekialdean Asparrenako Udalarekin eta mendebaldean Iruraitz-Gauna eta Barrundiako udalekin.
Agurain udalerriak 37,85 km. koadroko azalera dauka. 605 metroko garaiera ertaina dauka itsasoaren gainetik, eta bere punturik gorenena Iturrieta mendilerroan dago, Arrigorista haitzean, hain zuzen ere, 1151 metrotan dagoena. Zadorra ibaiak eta bere isurkide zenbaitek ibaibide hasieran sortutako kubeta bat da. Isurkideok Entzia-Iturrieta mendizerretatik bajatzen dira (hegoaldetik), eta Aratz mendizerratik (iparraldetik).
Klimak ezaugarri ozeaniko zein kontinentalak ditu. Horrela, alde batetik, negu hotz eta luzeak, eta bestetik, uda hotzepelak ditu.
