Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Kristoren Guruztokia
1557an Ruy García de Zuazo Jaunak eta Catalina Ruiz de Arrarain andreak eraiki zuten.
Angeluzuzeneko oinplanoa du eta tertzeleteak eta lotura nerbioak dituen gurutze-gangako eremu karratu batek osatzen du. Presbiterioa ilargixkazko kanoi-ganga errektangularra da. Gurutze-gangako erdiko giltzarrian San Jorge dragoi bat menderatzen agertzen da. Erretaula rokoko estilokoa da eta Ordoñana eta Lezeako ezkutuak ditu. Erdian XVI. mendeko Kristo gurutzutatua agertzen da, Alonso Berrugueteren estilokoa. Arabako errenazimenduko taillarik ikaragarrienetarikoa da. Kaperaren kanpo aldean Zuazo eta Arrarainen ezkutuak daude, aingeru batek sostengatzen duen eta bere sortzaileei erreferentzia egiten dion inskripzio baten alboan. Gaur egun, hilerriaren kapera da.
