Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Lanbide
LANBIDE
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua da (Eusko Jaurlaritza). Lanbidek EAE guztiko prestakuntza-eskaintza eskuratzea ahalbidetzen du Orientazio Zerbitzuaren bitartez.
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Ostiraletan: 9:00etatik 14:00etara.
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
-Lanean txertatzeko Prestakuntza Baliabideen Katalogorako sarrera (Enplegu Zentroa)
-Prestakuntza-ekintzetarako sarrera, Orientazio Zerbitzuaren bitartez, pertsonaren profil indibidualaren arabera
-Enplegua bilatzeko gaitasun soziolaboral eta teknikoei buruzko lantegiak, enplegugarritasuna handitzen baitute (Prestakuntza Gela)
-Prestakuntza horizontala edo zeharkakoa, enpresek beren hautaketa-prozesuetan baloratzen dituzten ezagutza-arloetan, honakoak kasu:
Laneko segurtasuna eta osasuna
Ingurumena
Tresna informatikoak
Kalitatea
Zuzendaritza
Giza baliabideak
Lan-taldeetan integratzeko trebetasun soziala
-Beste batzuk
- Prestakuntza, kontratatzeko konpromisoarekin
-Enplegua-prestakuntza proiektuei lotutako prestakuntza.
Hartzaileak:
-Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emana duten eta orientazio-prozesuan dauden eskatzaileak.
-Publikoa oro har, aurrez izena eman eta lan-orientazioko zerbitzuarekin elkarrizketa eginda.
- Enpresak, Udalak, Kuadrillak, Garapen Agentziak, etab.
