Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Landare eta animaliak
Aguraingo ingurugiroak bi eremu ezberdin ditu: bata arroaren barrenean, laua nagusiki, eta bestea mendilerroak eta horien hegalak.
Lehenengo eremuan landutako esparruak daude batez ere, baina erkametzezko (Quercus faginea) baso zati txiki batzuk ere aurki daitezke. Mendietan, bi eremu nagusitzen dira ere, hegalak eta mendia bera. Hegal edo ‘bargetan’, laborantzak desagertzen direnean, altueraren arabera landaretza mailakatzen da. Lehenengo larreak agertzen dira, bai naturalak eta baita segazkoak ere, gero haritzak, Quercus faginea eta Quercus robur. Horiek osatzen dute Alangua eta Opakua arteko baso mistoa. Azkenik mendietan nagusi diren pagoak (Fagus sylvatica) daude, betiere larre eremuz eta pinu landatzeaz tartekatuta.
Animalien artean landandarekin gertatzen den antzera zatiketa dago. Landutako esparruetan, eperrak, galeperrak eta erbiak aurki daitezke eta baita hainbat espezie paseriforme ere. Herri-inguruan habia egiten dute sorbeltzak, enara arruntak eta azpizuriak, buztangorriak eta txolarreak. Urte askotan etorri gabeko zikoina zuriak Andra Mariko dorrera bueltatu dira. Bargas eta mendiko eremuan honakoak daude: azeriak, orkatzak, basurdeak eta baita katagorriak, muxar grisak eta lepahoriak ere. Hainbat hegazti harrapari aurki daitezke ere, egunekoak zein gauekoak. Ureztapen putzuetako hegazti-fauna nagusi da ere. Pedrokoko hezegune naturala gaur egun suspertze prozesuan dago. Usoen pasatzea oso ugaria da
