Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Lope de Larrea (1540-1623)
Eskultorea. Arabako erromatar manierismoko maisua izan zen. Bere lana erlijio kutsukoa da batez ere.
Arabako manierismo erromanistako maisu ezezagunetarikoa izan zen. Eskultorearen lehenengo hogeitamar urteei buruz ez dakigu ezer. 1570. urtetik aurrera alabaina, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan agertu ziren berari buruzko hainbat erreferentzia artistiko. Bere hastapenetan Juan de Antxietaren eragina jaso zuen, gipuzkoako eskultore ospetsua zena. Elkarrekin egin zuten lan zenbaitetan baina lehian egon ziren ere hainbat lan lortzeko. Hala ere, lagun onak izan ziren, aholkuak ematen zituzten elkar. Petronila Duranekin ezkondu zen eta seme-alabak izan zituen. Horietatik lau Agurainen jaio ziren, eta besteak kontratatua izan zuen beste leku batzuetan. Semeek bere aitaren tailerrean lan egin zuten eta alabak tailerretik pasatzen ziren artistekin ezkondu ziren. Pedro de Unzueta, alaba baten senarrak, arkitektoa eta hozkalaria, berarekin lan egin zuen hainbat lanetan. Bere semea Pedro Lope de Larrea hiribilduko eskultore famatua izan zen ere.
Nafarroan urte batzuk bizi zen arren, Agurainen eman zuen bere bizitza gehiena. Bere etxea eta tailerra Zapatari kalean zeuden, harresiaren ondoko etxe batean. Bere obran eragina izan zuten garaiko artista batzuekin izan zituen harremanak. Aipatutako Antxietaz gain, berarengan eragin handia izan zuen Pierre Picart maisuak. Agurainen bizi zen eskultore frantses horrekin hainbat proiektu burutu ziten azkenean kide bihurtu ziren arte. Fray Juan de Beauvesek ere ezagutu zuen, nafarroako eskultorerik onetarikoa izan zena.
Bere obra gehiena erlijiosoa da; erretaulak, hilobiak eta irudiak baina hiribilduko ezkutu batzuk berak egindakoak direla uste da. Errenazentismoan koka dezakegu, manierismo erromanista deituriko estiloaren barruan, bere obra baketsua eta naturalista delarik. Bere lanetarako hainbat material erabiltzen zituen. Egur polikromatua erretaula eta irudietarako, alabastroa, Don Rodrigo de Vicuñako hilobirako eta kareharria Ordoñanako hilobia, Aguraingo San Francisco erretaula eta noblezia-blasoientzako.
Bere obran hiru momentu desberdindu daitezke. Lehenengoak erromanista euskaldunaren eragina du, bere obren idealizazio orekatua azalduz. Bigarren fasea 1585ean hasi zen, idealizazioa gehiago nabarmendu eta bere estilo manierista azpimarratu zenean. Azkenengo fasea XVI mende bukaerakoa da, ezaugarri idealizatuko eta pertzepzio arrunteko obrak egin zituenean.
Araba eta Nafarroan hainbat erretaula egin zituen baina Aguraingo Andra Marikoa bere obra nagusia da.
1564. urtean udalerriko sutea bizi zuen eta burututako berreraikuntza lanetan laguntzeko tailer bat sortu zuen. Tailer hori iberiar penintsulako tailerrik emankorrena bilakatu zen. 1584. urtean kontratatu zuten Andra Maria elizako erretaula nagusia egiteko. Horretan aritu zen lanean 1623ko abenduaren 13an hil zen arte, bere estiloa barrokoa bihurtutakoan.
