Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Marcos Sagasti (1839-1916)
Eskola maisua. Aguraingo eskoletako zuzendaria izan zen urte askotan.
1839ko urriaren 7an jaio zen Ullibarri-Aranan, Araban, familia nekazari batean.
Gaztetik adimen izugarria agertu zuen eta ikasketak eta zientziak gogoko zituen. Bere herriko eskola mistora maiz joaten zen arren, bere familia laguntzeko nekazal lanetan aritu behar zen askotan. Bere osabak, udalerriko apaiza zenak, bere iloba adimentsua zela jakinda, latinezko gramatika irakatsi zion eta 14 urterekin, titulurik ez zuen arren, irakasle aritu zen 6 hilabetez bere herriko eskolan, bere auzokoen laguntzaz. Geroago, bere aldetik ikasten jarraitu zuen eta bi urtez Ataurin lortu zuen irakasle plaza. 1855an, 16 urte zituelarik, Onraitako eskolan klaseak emateko kontratatu zuten. Hain zen handia bere ardura lan egiten ezen laster San Vicente de Arana eta Andolluko ikastetxetan kontratatu baitzuten.
1858an Bilboko ikastetxe batean egon zen. Bertan, lan handia egin zuen eta zuzendariak estimatzen zuen arren, 1860. urtean bere ikasketekin jarraitzea erabaki zuen eta Vitoria-Gasteizeko Irakasleen eskolan matrikulatu zen. Irakasle titulua lortu zuenean 1863an Agurainen lortu zuen plaza. Herrian lan izugarria egin zuen. Garai horretan Aguraineko ikasleen maila nahiko baxua zen eta horien jarrera ikasketeekiko oso txarra. Sagastik ikasleen adimena berpiztu eta hezkuntza egokia ematea lortu zuen. 1864.urtetik, plaza bereganatu zuenetik hain zuzen ere, erretiroa hartu zuen arte, 1906an, Aguraineko ikastetxeetan lan ezin hobea egin zuen. Beraz, eskolara gero eta haur gehiago bertaratzen zirenez, instalazioak handitu eta laguntzaile bat jarri zioten Marcos Sagasti irakasleari.
Lorenza Perez de Landazabalekin ezkontu zen 1864an eta zazpi seme izan zituen.
Eskolan egon zen 42 urtetan 2.000 ikasle izan zituen, batzuk Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgos edo Logroñotik etorritakoak. Egunero 10 orduz aritzen zen lanean, bai eskola orokorrak eta bai partikularrak emanez.
Marcos Sagasti irakaslea 1916. urtean hil zen baina gaur egun bere ikasle ohiek egindako monumentua kontserbatzen da itxi duen arte bere izena eraman duen ikastetxean.
