Aguraingo kondearen errebolta garaian Aguraingo alkate izan zen Pedro López de Ayala.
Kondearen erasoetatik babesteko defentsa antolatu zuen eta aguraindarrek horri aurre egitea lortu zuten.Kondea garaitzeagatik, Karlos V. a enperadoreak Aguraini ‘Hiribildu goren-leiala’ titulua luzatu zion.
Alkate eta hiritar, bere interesen gainetik hiribilduaren interesak defendatu zituen. 1538. urtean hil zen eta 1569.ean hiribilduko aristokraziak Santa Maria elizan omenaldia egin zion urte horretan 41 urte pasa eta gero, kondearen oinordekoek planteatutako auzia erabaki baitzen. Oinordekoek beren eskubideak erreklamatu nahi zituzten, epaiak zioenaren arabera Agurain errege-hiribildua bilakatzen zelako.