Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Musika Eskola
1983an Musika Kontserbatorioa sortu zen Herrian, bi irakaslerekin, bata solfeorako eta bestea solfeo eta pianorako.
1984. urtean Aguraingo Musika Eskola martxan jarri zen 200 ikaslerekin.
Udal zerbitzu honek solfeoa eta musika-tresna bat menderatzea du helburu. 1992an musika-tresna bat gehitu zen eskolaren eskaintzara, txalaparta, ‘Gerla Beti’ Elkartearen eskutik. Gaur egun 20 ikasle inguru joaten dira klase horietara.
90. hamarkadaren hasieran Musika Eskolak haize instrumentuak erostea proposatu zuen, horietatik %50 Udalak ordaindu zituen eta gainerako %50a ikasleen gurasoek. Gainera, ikasleak Udal Musika Bandaren parte izateko asmoz, astero bandaren kideekin entseatzea adostu zen. Beraz, hasierako 25 musikariak, 60 dira orain.
Akordeoi, trikitixa eta pandero taldeak sortu dira ere eta txalaparta, alboka eta dultzaina ikastaroak daude. Guzti horiek kontzertu, festa eta erromesaldietan parte hartzen dute.
