Agurain izen bereko Kuadrillako hiriburua da. Ekialdeko Lautadako zortzi herriz osatua dago.
Agurain oso ondo komunikatuta dago, bai errepidez, bai trenez. Izen bereko Koadrilako hiriburua da. Koadrila hau Ekialdeko Lautadako zortzi udalerriek osatzen dute.
Agurainera N-1 autobiatik joan daiteke, Gasteizetik (25 km.), Donostiatik (85 km.) eta Bilbotik (101 km.). Iruñetik N-240 errepidetik Altsasuraino (68 km.). Guardia Agurainetik 107 kilometrora dago (Gasteizetik joanda), baina Herrera mendatetik joanez gero, 69 kilometrora dago. Lizarra, Opakua mendatetik (A-2128), 40 kilometrora dago.
Gipuzkoatik Agurainera Arlaban mendatetik (A-627) heldu daiteke, eta gero A-3014 eta A-4018a Barrundiatik hartuta, eta Otzaurte mendatetik N-1eraino Etxegaraten.