Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Pedro Lope de Larrea Ikastola
Ikastetxe publikoa. D irakasteredua.
Helbidea: Aniturri, 1
Telefonoa: 945 30 08 77
Harremanetarako pertsona: Inma Corres
Zerbitzuak: Jangela eta garraioa
IKASKUNTZA
FORMALA
Haur-hezkuntza: Lehen eta bigarren zikloak. 2-3 eta 3-6 urte
Lehen hezkuntza: Lehenengo-Seigarren mailak. 6-12 urte.
EZ-FORMALA
Guraso-eskola.
- GEarentzako gai interesgarriei buruzko hitzaldi edo jardunaldiak.
- Drogazaletasuna prebenitzeko programa GOFErekin lankidetzan.
Hartzaileak: gurasoak.
INFORMALA
GEak
Eskolaz kanpoko jarduerak antolatu eta kudeatzen dituzte.
Arte orokorreko eta adierazpeneko hastapeneko kirol-lantegiak. Urtero aldatu egiten dira.
Asteazkena:15.00-16.30
Hartzaileak: Ikasle guztiak
HISTORIA ETA BILAKAERA
Pedro Lope de Larrea ikastolako lehen ikasturtea 1973-1974 izan zen, irakaskuntzako kooperatiba gisa eta Arabako Lautadako biztanleriari hezkuntza guztia Euskaraz jasotzeko aukera eskainiz. Ikastolaren izenerako herriko pertsonaia garrantzitsu batena aukeratu zen, Pedro Lope de Larrea eskultorearena, beste batzuen artean Santa Maria Elizako erretaularen egilea denarena.
Arabako hainbat ikastolaren sortzailea eta ikastola horretako lehen urteetako kudeatzailea Jose Mari Rekarte izan zen. Aguraingoa sortzeko jarraitu beharreko pausoak honakoak izan ziren: ikasle-talde txiki bat biltzea andereño euskaldun batekin, horretarako gurasoen parte-hartzea beharrezko izan zen, eta Udalari lokal bat eskatzea, eta horretarako apaizetxeko hainbat areto egokitu ziren. Garai hartan ekintza oso arriskatua izan zen, hala parte hartzen zuten familien aldetik nola irakaslearen prestakuntzarenetik. Haur-taldeekin hasi ziren lehen andereñoak Junkal Olaondo eta Felixa Zabaleta izan ziren. Bi ikasturte beranduago osatu zen OHOko lehen ikasturtea Arantxa Oiharbide andereñoarekin. Material pedagogikoa andereñoek egiten zuten, garai hartan euskarazko materiala oso eskasa zelako. Ikasleak herrietan biltzeko furgoneta bat eman zen dohaintzan eta andereñoak ziren haiek biltzen zituztenak, jangela zaintzen zutenak eta gelak garbitzen zituztenak.
1976-1977 ikasturtean ikasleak udal eskola zaharrera eraman ziren, Zapatari kalera, horrela OHOko ikasturteak osatzen joaten ziren heinean gela berriak egokitu zituzten.
1982-1983 ikasturtean Ikastola haur guztiak biltzeko txikia geratu zen eta eraikinari solairu bat gehitu eta barneko banaketa birmoldatu zen. Bitartean, OHOko ikasleak Fraile Klaretarren ikastetxera eraman ziren 1985. urtea bitarte. Urte horretan Ikastolak Araba Euskaraz jaia antolatu zuen.
1993an sare publikoaren parte izatera pasatu zen; urte horietan egiten ari zen hezkuntzaren erreformarekin ez zieten DBHko mailetarako baimenik eman, nahiz eta 1997-1998 ikasturtean berriz ere eskolan kokatu zituzten.
Gaur egun Ikasbatuz Ikastola publikoen erakundeko eta hasieratik Ikastolaren helburuak zuzendu dituen Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko parte da.
- Ostegun gizena
- Olentzero, Olentzeroren txabolara igoera
- Inauteriak
- Ikasturte-bukaerako bidaia
- Kultura-txangoak: Zinema, antzerkia, etab.
- Barnetegia
- Hitzaldiak: Sexu-hezkuntza, Tabakoa eta alkohola, Immigrazioa,…
- Literatura egilea berarekin
- Eskolaz kanpoko lantegiak
GURASO ELKARTEA
Sorrera-urtea: 1988
