Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda Sallurtegiko erromeria
Pazko bigarrena. Salvatierra/Agurainen ospaturiko zaharrenetarikoa da eta 1597. urteko erreferentziak badaude.
Pazko bigarrena ospatzen da. Hala eta guztiz ere, festa bezperako gauean hasten da hiriko parte zaharrean.
Kaleetan zehar ibiltzen dira aurorak abestuz eta mezaren aurretik tradizionalki “Sallurtegiko Andra Mariarekin” prozesio bat egiten zen. Antzina meza Magdalena Ospitaleko baselizan egiten zen, beranduago Santa Maria Elizara eraman zen irudia han zegoelako.
Erlijio-ekitaldiak amaitu ondoren “Sallurtegiko opilak” eta txokolate beroa banatzen dira. Ondoren txistulariek herria kalejirekin alaitzen dute.
Arratsaldean Salvatierra/Aguraingo bizilagunak erromerian herriaren hegoaldean zegoen Sallurtegiko baserrira igotzen ziren. Antzina, herrira itzulitakoan parte-hartzaileak ospitalera joaten ziren dantzak antolatzera. Orain dantzaldia Santa Maria Plazan egiten da.
Tradizionalki aitabitxiek “Sallurtegiko opil” edo “ronzanpil” (euskarazko hitza, arrautza eta opil) bat oparitzen zieten beren semebitxiei, barnean masan egositako txorizoa duen opila. Gaur egun Udala arduratzen da opil horiek banatzeaz.
