Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
San Joan
San Joan gaua ekainaren 24an ospatzen da.
Tradizionalki, San Joan bezpera eguerdiko ordubatean kanpai-hotsarekin hasten zen eta txistulariak kaleetan barrena “sanjuanada” joz ibiltzen ziren.
Goizaldeko ordu batean Aguraingo bizilagunek Makala San Joan Plazan “landatzen” dute. Horretarako bi talde osatzen dira, alde bakoitzean bat, eta sokatik tira egiten dute enborra zutik jartzea lortzen duten arte. Jarraian, horretarako jarritako zuloan finkatzen da eta makalaren inguruan dantzatu eta abesten da, zenbait gaztek sokak askatzeko zuhaitzean gora egiten duten bitartean. Frankismoaren ondoren, berriz ere ikurriña jarri zen makalaren puntan. Festak parte zaharrean eta plazako dantzaldiarekin jarraitzen du.
Gau horretan ohitura zen nesken balkoietan loresortak jartzea eta arrosa-ura egitea egunsentian garbitzeko erabiltzeko.
24an Udalbatza herritik zaldiz ateratzen da Arrizalaraino, udalerrian adierazgarria den gai bati jarraiki diseinatu eta apaintzen diren karrozek lagunduta. Arrizalan mezetara joaten dira eta Agurainera itzuli eta bertan karrozak lehiaketara aurkezten dira kaleetan barrena ibili eta San Joan Plazan erakutsiz. Eguerdian haur-danborrada baino lehen, epaimahaikideek irabazleei sariak ematen dizkiete.
Arratsaldean herriko bizilagunak Udaletxeko plazara joaten dira meriendarekin eta udalbatzak guztientzako ardoa banatzen du. Eta festak dantzaldiarekin jarraitzen du San Joan Plazan.
Antzina, 25ean San Joaniko ospatzen zen. Egun batzuk lehenago Udalbatzako kideek eskolak bisitatzen zituzten azterketak ikusteko. Eta egun horretan opariak banatzen zituzten (ikasmateriala), haurrek bertsoak abestu eta galletak banatzen zituzten bitartean.
