Abuztuak 29. Festa San Joan parrokiako meza batekin hasten zen.
Ondoren haurrek San Joan Plazan pilatzen zituzten traste zaharrak biltzen zituzten. Gaur egun zeregin hori Udaleko langileek egiten dute.
Sua gaueko 10:00ak aldera pizten da eta jarraian suaren inguruan dantza egiten da eta garrak gutxitzen diren heinean bizilagunek jauzi egiten dute urteko gertakari txarrak sutara botatzeko helburuarekin.