Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
San Lazaro eta Magdalena ospitalea
1487an ospitale hori existitzen zena ageri da. San Adrianetik abiatu eta Zalduendotik eta Erdoñanatik Araia, Iduia, Amezaga, Egilaz eta Mezkiara jaisten zen bidean dago.
Eta gaur egun Salvatierra /Aguraingo herriguneko iparraldean dago, antzinako harresiaren esparrutik kanpo.
Bere sarrera nagusia Mezkiako antzinako bidera ematen zuen aldean zegoen, hiribilduko armarria zegoenean, eta gaur egun Zalduendoko errepidera ematen duen aldean dago. Armarrian ondoko inskripzioa azaltzen da: “S.MAR.MADALENA”.
Bere goreneko unea Santiago-bidea pasatzeak sustatutako erromesaldiaren garaian izan zen.
1564an Salvatierra/Agurain suntsitu zuen sutearen ondorioz Udal Artxiboko agiriak gordetzeko aukeratutako lekua izan zen.
Ospitaleko tenplua
Tenplu hori ospitalearen aldamenean egin zen.
1661 eta 1662. urteen artean hasierako baseliza bigarren kapera batekin zabaldu den, bigarren kapera nagusiarekin ardatzean.
Ospitalean zegoen baseliza 1667an Santa Maria Magdalenako Cofradía General de Arrieros y Trajineros kofradiak bilgune bezala erabili zuen.
1678an kapera bietan tertzeleteak eta lotura-nerbioak zituzten gurutze-gangak egin ziren. Baselizako erretaula XVII. mendearen bigarren erdian egin zen.
Nahiz eta frogak egon 1799an ospitalaren egoera ona onartzen dutenak, 1764an baziren lau irudi nor irudikatzen zuten jakiterik ez dagoenik. 1799an, zeuden irudiak lurperatu eta Gurutziltzatua aldatu egin zen hondatua zegoelako.
1819an baseliza garbitu egin zen eta bertan alea gordetzea debekatu zen, mihiseak guztiz hondatuak zeudela eta marrazkiak antzematen ez zirela ohartuz.
Aguraingo patronazgoarena zen eta 1839an saldu egin zuen eta, ondorioz, Magdalena Ama Birjinaren irudia Santa Maria Elizaren jabetzara pasatu zen eta erretaula Arrizalako Elizari laga zitzaion.
