Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
San Martin Eliza eta Udaletxea
Salvatierra/Aguraingo eraikinik antzinakoena da. Elizaren formagatik, forma erromanikoak dituelako, bere eraikitze-data XIII. mendea da.
Erdi Arotan jada erlijio-eginkizunetarako ez ezik Kontzejuaren bilgune ere ba zen eta XVI. mendean oraindik ere helburu horretarako erabiltzen zen hala barrualdea nahiz kanpoaldea, nahiz eta garai horretan egiten hasi ziren funtzio desberdinetarako egitura-aldaketak.
XVI. mendera arte, Elizaren barnealdea artxibo, udaletxe eta erlijioko kultu bezala erabiltzen zen, nahiz eta kanpoan bazegoen bilerak egiteko ere erabiltzen zen elizatari bat. Elizatari hori 1560an erlijio-ekintzak ez eteteko helburuarekin eraiki zen egitura oso sinple batek ixten zuen, nahiz eta 1564ko suteak suntsitu zuen.
Gertakari horren ondoren, 1565ean “elizatari” horren ordezko gisa berriz ere Elizarekin lotutako eraikin bat eraikitzea erabaki zen Udaletxea eta kartzela izateko. Urte horretan, aurreko obra alde batera utzita, gaur egun ere badagoen eta hainbat konponketa izan dituen Udaletxeko erlojua egin zenari erreferentzia egiten zaio.
Ordutik aurrera eraikin hori zabaldu egin zen elizaren ondoan hainbat areto sortuz bilera-areto, kartzela, alondegi, udal artxibo eta beste hainbat erabileratarako.
1606an hasi ziren Eliza Udaletxe bihurtu zuten obrak.
1607an barruan sutearen ondorioz beren etxea galdu zuten eta bertan ostatu hartzen zuten beatak bizi ziren. 1611n moja frantziskotarren komentua sortu ondoren, San Martingo jarduerak publiko bihurtu ziren eta nagusiki Udaletxe bezala erabiltzen zen. Obrak 1626an amaitu ziren. Urte horretan eratu zen Udaletxea gaur egun ezagutzen dugun moduan. Errege Kartzelarekin, Miserikordiaren Arkaren Positoarekin eta Udaletxe-aretoarekin zabaldu zen.
1700 eta 1701 artean egin zen ezpatainako dorrea, gaur egun ikus daitekeenaren antzekoa.
1703an jarri zen Udaletxearen fatxadan dagoen Hiribilduko Armarria. Bere lehen kokalekua iparralderantz orientatutako fatxada izan zen (sarrera zaharra), nahiz eta gaur egungo kokalekuan jarri zen 1932an.
2004. urtera arte mantendu zen kanpoko egitura XVIII. mende hasierakoa zen. Horrek ez du esan nahi eraikinean obrarik egin ez zenik, nagusiki barruan egin baitziren.
Defentsa-sistema gisa erreferentzia egin zitzaion lehen aldia 1565ekoa da, bizilagun bati hodiak garbitzeagatik ordainketa bat egin izana bilduta dago. Horretaz gain, espazio horretako harresiaren formak izar-formako bastioi bat gogorarazten du.
Hala eta guztiz ere, deigarria da XIX. mendean gerra-gertakariak izan arren eraikin horren inolako erreferentziarik ez aurkitzea. XVIII eta XIX. mendeetan San Martin eliza-udaletxeari “etxe eta gotorleku” gisa egiten zaio erreferentzia, armen gordailua eta kartzela zelako.
1773an aztertu egin zuten Udaletxea San Joan Plazan kokatzeko posibilitatea, baina azkenean ez zuten lekuz aldatu.
XIX. mendeko bigarren erdian, alondiga berritu egin zen eskola eraikinaren barruan jartzeko. Horretarako, bere oina hegoalderantz zabaldu zen.
Oilategi eta biltegi bezala erabiltzen ziren ondoko bi lokalei ere erreferentzia egiten zaie, baina gaur egun desagertuta daude.
Gaur egun Udaletxeak bi sarrera ditu: Ekialdeko fatxadaren ezkerreko aldean dagoena, alondigarako sarrera zaharra, eta 2004. urtera arte bulegoetarako sarrera izan zena. Iparraldeko fatxadan dago bestea, XX. mendearen erdialdean ireki zena Gasteizko Zalditeriaren Kuartel zaharraren portale zaharretariko bat aprobetxatuz.
1975ean eraikina guztiz berritu zen, nahiz eta beranduago bestelako obrak egin diren. Azkena ezpatainaren goiko zatia zaharberritzea izan da. Ordura arteko espazio faltak gaur egun egiten ari diren erreformarekin konpondu dira.
2004-2005ean egindako erreformarekin azken solairuaren altuera handitu eta Udaletxearen barnean banaketa berria egin da.
Era berean, erreforma horretan Udaletxean egindako obrarik handiena San Martinen kapera zaharra gainerako eraikinetik beiren bitartez banatzea izan da. Era horretan hondatzea eragoztea eta kontserbatzea laguntzea lortu nahi da. Obran orijinala dena berriaren eta zaharraren arteko kontrastea da; estilo biak solairu guztietan nahastu egiten dira, baseliza hori eraikinaren erdian eta publikoaren begibistan baitago. Azken solairuan baselizaren antzinako estalkia ikus daiteke.
Oin laukizuzeneko kaperak habearte estalia du kanoi pixka bat zorrotzeko gangarekin, presbiteroa elizaren gorputzetik kapiteletan landare-apaindurak eta bolak dituzten zutabe atxikiak dituzten zutabeetan oinarritzen den garaitza-arku bikoitzarekin bereiziz.
Elizaren ekialdeko fatxadan arku zorrotz baten leiho bat eta nitxo bat daude Errenazimenduko kokalekuarekin. Mendebaldeko fatxadak bao laukizuzen moderno bat du, XVII. mendeko ezpataina berrokoarekin areagotua, piramideekin amaitua, 1701ean egin zen aurrekoa eraitsi zelako. Iparraldeko fatxadatik sartzen da eta hegoaldeko fatxadan arku zorrotzeko leiho bat aurkitu da.
Ez du erretaularik, nahiz eta badakigun 1714an baselizan San Martinen erretaula jarri zela. 1748an Santuaren pinturari erreferentzia egin zitzaion, euskarri egokia behar zuela aipatzen zen.
2004an hasi zen obra bitarte, Eliza udal artxibo bezala erabili da, nahiz eta ordutik aurrerako funtzioa ezkontza zibilak ospatzea izango den.
